EUSKALKI AK M r en s 2f i
Luis Lucien Bonaparte printzeak (1813-1891) 1856 eta 1869 artean bost bidaia egin zituen Euskal Herrira eta euskara ...
Mendebaldeko euskalkia,erdialdeko euskalkia, nafarra eta ekialdeko nafarra Bizkaieraz ere ezagutzen den mendebaldeko ...
Nafar-lapurtarra eta Zuberotarra Bi dira Ipar Euskal Herriko euskalkiak: nafar-lapurtarra eta zuberotarra (nafar-lapu...
Euskal dialektologiako azken urratsaEuskal dialektologiako azken urratsa Koldo Zuazo-k eman zuen 2008an. Euskalkiak eta ...
NAFAR-LAPURTARRA AZTERGAIEUSKALKIAREN EREMUA:Euskal Herriaren iparraldean dauden euskalkietatik erabilera zabalena nafar- ...
BILAKAERA:Lapurdi eta Nafarroa Behereko hizkerak berdintzeko joera aspaldikoa dela esan genezake, hiru arrazoi nagusi dir...
‫٭‬Zer dira euskalki literarioak?Euskalki literarioak literatura idatzia eman duten euskalkiak dira. Bonaparte printzeare...
JOANES LEIZARRAGA:Joanes Leizarraga (Beskoitze, Lapurdi, 1506 - Bastida, Nafarroa Beherea, 1601) kalbindar (kalbinismoa...
Euskalki guzietan lez nafar-lapurtarrak ere baditu berezko ezaugarriak. Hona emen horietako batzuk:FONETIKA ETA FONOLOGIA...
-Hiatoak.Batzuetan, bokal bi elkartzean beste kontsonante bat garatzen da bien tartean. Etxeparek, adibidez, duyen (duen)...
 Konsonanteak:-Herskariak. Herskari ahoskabeek (p, t, k) badituzte iparraldeko euskalkietan aldaki hasperendunak (ph,...
-Hasperena.Hasperena hurrengo egoeretan gertatzen da:· Hitz hasieran: hil, herri.·Bokal artean: ahoa, zuhur.·Diptongo eta ...
MAILA MORFOLOGIKOA Deklinabidea:- NORK kasua (ergatiboa). Singularra eta plurala (-ak/-ek) ondo bereizten dira: gazteak...
-Erakusleak.NOR kasuan: haur, hori, hura, hauklhok, hoik, hek. NORK kasuan: hunek, horrek, harek, hauiek, hoiek, heklheie...
- Nahi izan egitura, nahi hitzaz gain gogo berbarekin ere erabiltzen da:sartu gogo nizin (sartu nahi nuen- Hegoaldekoek ...
- Galdera perpausetan, erdialdeko euskalkian al partikula sartzen den era berean euskalki honetan aditzari -a galdetzail...
HIZTEGIA Gisako: jator, egokiLexikoa: Harpe: haitzulo ...
• Urteak zonbat egun tu? • Nafarroan den handiena, Sorak kainbat zinta tu: Ezkarotzeko hirur m...
NAFAR-LAPURTARRA Euskalkia
of 20

NAFAR-LAPURTARRA Euskalkia

TESTUA: URTEAK ZONBAT EGUN TU Hiru Truku
Published on: Mar 3, 2016
Published in: Education      
Source: www.slideshare.net


Transcripts - NAFAR-LAPURTARRA Euskalkia

  • 1. EUSKALKI AK M r en s 2f i
  • 2. Luis Lucien Bonaparte printzeak (1813-1891) 1856 eta 1869 artean bost bidaia egin zituen Euskal Herrira eta euskara ikasi zuen (gipuzkera, bizkaiera eta erronkariera besteak beste), eta horrela, euskalkiak hiru multzo nagusitan banatu zituen: mendebaldekoa euskara bizkaitarrak osatzen zuen, erdigunekoa gipuzkerak, iparraldeko nafarrak, hegoaldeko nafarrak eta lapurtarrak osatua eta ekialdekoa zuberotarrak, ekialdeko behe-nafarrak eta mendebaldeko behe-nafarrak osatua. Beraz, Bonaparteren ustetan, zortzi ziren euskalkiak, barnean 25 azpieuskalki zituelarik eta 36 hizkera .Bonaparteren euskalkien sailkapena
  • 3. Mendebaldeko euskalkia,erdialdeko euskalkia, nafarra eta ekialdeko nafarra Bizkaieraz ere ezagutzen den mendebaldeko euskalkia Bizkaian ez ezik, gipuazkoako Deba arroan, eta Arabako iparraldean ere egiten da. Erdialdeo euskalkia Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldean hitz egiten da, aurreko sailakpenetan, gipuzkera deitu izan zaio. Nafarra Nafarroa Garaian hitz egiten da. Ekialdeko nafarrak bi aldera ditu, gaur egun galduta dagoen arren: zaraitzuera eta erronkariera.
  • 4. Nafar-lapurtarra eta Zuberotarra Bi dira Ipar Euskal Herriko euskalkiak: nafar-lapurtarra eta zuberotarra (nafar-lapurtera eta zuberera deitu izan zirenak). Lehena, Lapurdiko eta Nafarroa-Beherako euskal lurraldeetan hitz egiten da, eta bigarrena, Zuberoan.
  • 5. Euskal dialektologiako azken urratsaEuskal dialektologiako azken urratsa Koldo Zuazo-k eman zuen 2008an. Euskalkiak eta euskararen dialektoak liburua argitaratuz, Zuazok bost euskalki aztertzen ditu, ekialdeko nafarra kanpo utziz (galdutzat joz) eta euskalkien inguruko ikuspuntu berriak planteatzen ditu (euskalkien antzinatasuna, berdintze prozesuak...).
  • 6. NAFAR-LAPURTARRA AZTERGAIEUSKALKIAREN EREMUA:Euskal Herriaren iparraldean dauden euskalkietatik erabilera zabalena nafar- lapurtarrak du, bai hiztun kopuruari dagoekionez, bai lurraldeari dagokionez. Lapurdin eta Nafarroa Beherean hitz egiten da, eta baita Goi Nafarroako Luzaide, Urdazubi eta Zugarramurdi herrietan ere, azken hauetan atzeraka badoa ere .
  • 7. BILAKAERA:Lapurdi eta Nafarroa Behereko hizkerak berdintzeko joera aspaldikoa dela esan genezake, hiru arrazoi nagusi direla-eta: Lurraldeen arteko ibilbide bateratua (administrazio, ekonomia eta elizan besteak beste). Geografia ezaugarriak (lurralde laua da eta ez dago hartu-emana eragozten duen mendi garairik). Elizak eragindako indar bateratzailea (Elizaren babesean sortu zen Herria aldizkaria, zuzendaritzat Lafitte apaiza zuela).Bi gertakari nabarmendu dira Ipar Euskal Herrian azken hamarkadetan: batetik, euskararen erabileraren gutxitzea, eta bestetik, azken honi aurre eginez, euskaren aldeko eragile indartsuen agerpena (ikastolak, gau eskolak eta irratiak besteak beste) eta honekin batera, Iparraldeko batuaren sorrera.
  • 8. ‫٭‬Zer dira euskalki literarioak?Euskalki literarioak literatura idatzia eman duten euskalkiak dira. Bonaparte printzearen sailkapena hartuko dugu kontuan. Lau euskalki literario bereizi zituen:LAPURTERA: Lapurtera klasikoa XVII.mendean sortu zen eta tradizio gehiena duen euskalki literarioa da. Sarako eskolari zor zaio lapurtera klasikoaren indartzea. Predikuetarako eta erlijioa irakasteko hizkuntza bateratua laortzea zen haien helburua.ZUBERERA: XX. mendean, Zuberoako idazleek euskaldun guztientzat idazteko asmoa harturik, beste eukalki batez baliatu izan dira: Lapurteraz edo Gipuzkeraz.
  • 9. JOANES LEIZARRAGA:Joanes Leizarraga (Beskoitze, Lapurdi, 1506 - Bastida, Nafarroa Beherea, 1601) kalbindar (kalbinismoaren jarraitzaile; frantziarraren eraginez XVI. mendean sortutako doktrina kristaua) artzaina eta euskal idazlea izan zen, Itun Berria euskaratu zuen lehena.Higanot (protestantea) bihurtu aurretik, seguru asko apaiz katolikoa izan zen. 1567eko apirilaren 15ean egin zen artzain Pauen, eta Bastidako herrira igorririk, hil zen arte han gelditu zen.
  • 10. Euskalki guzietan lez nafar-lapurtarrak ere baditu berezko ezaugarriak. Hona emen horietako batzuk:FONETIKA ETA FONOLOGIAKO EZAUGARRIAK·Bokalak:-Diptongoak.Beste euskalkietan bezala, beheranzko diptongoak dira garrantzitsuenak: ai, ei, oi, au, eu. Hasperenaren ondorioz, Hegoaldean silaba bakarrez ebaki- tzen diren hainbat hitz bitan egiten dira: ahuntz, ehiza.Diptongoetan gertatu ohi diren aldaketak:ai > ei: heien (haien), bezein (bezain), ezkongeia (ezkongaia)...ei > oi: hogoi (hogei), botoila (boteila). . .Diptongoen murrizketa edo bakuntzea ere gertatzen da honako kasuotan:ai> i: jinko (jainko), zitut (zaitut).... eu > u: uri (eu,ri) , uli (euli)...
  • 11. -Hiatoak.Batzuetan, bokal bi elkartzean beste kontsonante bat garatzen da bien tartean. Etxeparek, adibidez, duyen (duen) forma zerabilenj eta geroago desagertu arren, bere eraginaren arrastoa gelditzen da: duyen > dien (duen), ordian (orduan). . . -Bokal elkarketak. e + a > ia: bidia (bidea), bihotzian (bihotzean)... u + a > ia: ehotia (erotua). Ekialdean maizago egiten da aldaketa hau. o + a > ua: usua (usoa), haizegua (haize hegoa)... -Bokal txandaketak.· Kontsonante sudurkari (n, m, ñ) baten aurrean o > u egiten da: hungi (ongi) , unsa (onsa), hunek (honek)...· i eta u bokalak bata bestearen lekuan ager dakizkiguke asimilazioari esker: ipizpiku (apezpiku), midiku (mediku) , izigarri (izugarri), luluratu (liluratu); e > i ondoko kontsonantea n denean: ginduen (genduen), inzun (entzun).· Kontsonante bat galdu ondoren, zenbait bokal elkarren ondoan ebaki-tzean, aldatu egiten dira n > 0: izain (izanen), amain (amaren), gio (gero), uai (orai). ·Bokal galtzeak: hitz askoren azken bokalak galdu egiten dira: ausart (ausarta), balios (balloso), berant (berandu). Beste askotan hitz barnekoa ere bai (gehienetan e): ertor (erretor), abrats (aberats), andre
  • 12.  Konsonanteak:-Herskariak. Herskari ahoskabeek (p, t, k) badituzte iparraldeko euskalkietan aldaki hasperendunak (ph, th, kh): phagoa, arthoa, zakhurra... Zenbait kasutan ahostunak (b, d, g) desagertu egiten dira bokal artean: diau (diagu), baakik (badakik). Beste kasu batzuetan h sortzen da bere ordezko legez: ihil (ibil) , gohor (gogor).-Bustidura.Nafar lapurteraz (kostaldean izan ezik) ez dago ia ingurune fonetikoak eraginik gertatzen den bustidura automatikorik (in edo il ez dira aldatzen). Bustidurak -gertatzen badira balio adierazkorra dutelako izango da:[dd]; anddereder, arddo, honddo... [tt]: ttipi, gutti... [ñ]: xoriño, ñaño... [11]; ulli, llilluratu... [x]; gixon, xoko, xuri... [tx]: beltxa, xorrotx...-Txistukariak.Hitz hasieran ez dira txistukari afrikariak (tx, ts,. tz) agertzen, baizik eta frika- riak (x, s, z): xori (txori), zakurra (txakurra).
  • 13. -Hasperena.Hasperena hurrengo egoeretan gertatzen da:· Hitz hasieran: hil, herri.·Bokal artean: ahoa, zuhur.·Diptongo eta bokal artean: oihan, oihal. - r, l, n ondoan: anhitz, elhe, orhoitu. -Dardarkariak.Frantsesaren eraginagatik nahasketa handia dago, hainbat kasutan r frantsesa (ubularea) egiten delarik. Askotan bokal arteko r galdu egiten da: delaik (delarik), eakuts (erakuts), baina beste askotan bere ordez h ager daiteke: bahatz (baratz), ahotza (arotza). Hitz amaieran, ordea, hegoaldean galdu-tako zenbait jatorrizko r zahar gorde egiten da: hirnr, laur, haur(hau).rtz/r talde kontsonantikoakHegoaldeko euskalki gehienetan st talde kontsonantikoa erabiltzen den tokietan, rtz edo rz dago: bortz l bor.z(bost), ortzadar(ostadar), bertze(beste), ortzegun (ostegun), ortziral (ostiral). (ostiral)
  • 14. MAILA MORFOLOGIKOA Deklinabidea:- NORK kasua (ergatiboa). Singularra eta plurala (-ak/-ek) ondo bereizten dira: gazteak/gazteek.- NORI plural a (datiboa). -eri eta -er amaierak dira erabilienak. Azken honen erabilera areagotu egiten da zenbat eta ekialderago: gizoneri /gizuner, heier.- NOREN kasua (genitiboa). -aren (amaren) arruntaren ondoan, aman eta amain ere ager daitezke.- NOREKIN kasua (soziatiboa). -(r)ekin eta -(r)ekila/-(r)ekilan: zurekin,zurekila/zurekilan.- NORA kasua (adlatiboa). -ra eta -rat: zerbitzura/zerbitzurat. Forma hauekbadute ekialdean erabiltzen den beste aldaki bat, -la/-lat: gisala (gisara),etxealat (etxera).Bizidunen deklinabidean, bai kasu honetan zein NON (inesiboan) oina-rritutako guztietan, -ga- artizkiaren ordez noren baithan egitura dute:zure baithara (zuregana), zure baithan (zugan). -- NORENTZAT kasua (destinatiboa). -tzat-en ordez, -dako/-tako erabiltzen da:harendako (harentzat), hietako (hiretzat). Kasu hauxe erabiltzen da prola-tiboaren ordez, adibidez, haragitako (haragitzat): Haragitako hartu du harri hori.- NONDIK kasua (ablatiboa). Pluralez -etarik amaiera darabilte beti: mendie-tarik (menditik).
  • 15. -Erakusleak.NOR kasuan: haur, hori, hura, hauklhok, hoik, hek. NORK kasuan: hunek, horrek, harek, hauiek, hoiek, heklheiek.-Izenordainak.Pertsona izenordainak erakuslea (haur) atzetik hartuz indartzen dira: nihaur/neroni, hihaur/herorrek, zuhau/berori eta, pluralez, berauk, berok. -Aditza.- Etorkizuneko fonnak aditz partizipioari -ren erantsiz lortzen dira: ikhasiren (ikasiko). -n kontsonantez amaitutakoek beste aldaketa bat dute zenbait lurraldetan: emanen> emain, edanen > edain.- -n kontsonantez amaitutako aditz ez perfektuek -ten amaiera izan beha-rrean iten dute: emaiten, egoiten.- Ahalerazko, subjuntibo eta aginterazkoetan aditz nagusia aditzoina da. Horretarako, partizipioak -tu edo -i amaierak galdu egiten ditu. Era bertsuan egiten da euskara batuan ere. Baina euskalkiaren berezitasuna da -ki amaierak ere -i galtzea: eduk ezan (eduki ezan), idek (ireki).- Aditz pluralgileetan ohizko -zki-ren ordez -tza- izaten da sarritan: dakitza (dakizki). Beste batzuetan -zk-jartzen dute baina NORI morfemaren aurrean barik, bere ostean: diozka (dizkio).- Iraganeko 3. pertsonetan erroa -a- da: zagoen, zaraman. zaraman
  • 16. - Nahi izan egitura, nahi hitzaz gain gogo berbarekin ere erabiltzen da:sartu gogo nizin (sartu nahi nuen- Hegoaldekoek izan aditza erabiltzen duten toki berean ukhan /ukhen darabilte, batez ere aditz iragankorretan: uste ukhan (uste izan), erori behar ukhan zuten (erori behar izan zuten).- Aditz tratamenduak. Badira Hegoaldean ezagunak ez diren tratamendu bi:. ZUKA da bat, HlKA ezagunaren antzerako egitura du: hi-ren –k /-n edo-a-/-na- morfemen ordez -zu hartzen dute aditzek. Adibidez:Ederra gertatu duk/n.Euria ari duzu.. XUKA. Aurrekoaren aldakia da eta umeei hitz egiteko erabiltzen da.MAILA SINTAKTIKO-KO EZAUGARRIAK- Esaldiaren ordenamenduari dagokionez, Iparraldeko euskalkietan aska-tasun handiagoa dago, galdegaiaren legea erruz apurtzen delarik:Baina zen asmo giristinokoa. Zen apaza. jaun horrek du ikusi.- Izen Sintagmaren barruan harrigarria badirudi ere, asko, frango, guti, sobera edo deus bezalako zenbatzaileak izenaren ezkerretara joan dai-tezke: asko diru, frango jende.
  • 17. - Galdera perpausetan, erdialdeko euskalkian al partikula sartzen den era berean euskalki honetan aditzari -a galdetzailea eransten zaio:Ikhusi duka? (Ikusi al duk?) Nik dakita? (Nik al dakit?)- Osagarri zuzena, euskalki gehienetan NOR kasuan (absolutiboa)joaten dena,zenbaitetan NOREN kasuan (genitiboan) izaten da euskalki honetan:saskien banatzekotz (saskiak banatzeko)armen harlzera (armak hartzera)- Perpaus txertatuak:Baldintzazko perpausak era berezian egiten dira: Hegoaldean baldintza aurrekoaren aditz nagusiari -ko ezartzen zaion lekuan -t(z)en aurkituko dugu euskalki honetan. Ondorioa ere paradigmako ahalezko aditz forma da eta ez baldintzetakoa. Ikus adibidean:Sukhaldean sarlzen bahiz... (Sukaldean sartuko bahintz...)Jiten baladi hobeki egin lezake. (Etorriko balitz hobeto egingo luke.)Zehargalderak egiteko -enentz atzizkia erabiltzen da:Esan egia denentz. (Esan egia den ala ez.)Kausalak egiteko bait-/beit- aurrizkiekin batera -lakotz (gure -elako) darabilte: dirua bazuelakotz. Ezen lotura ere gehienbat azalpenak ema-teko den arren, kausazkoak adierazteko ere erabiltzen da:Gaixo zegoelakotz hil zen.Dohatsu nigarrez daudenak ezen kontsolatuiak izain die.
  • 18. HIZTEGIA Gisako: jator, egokiLexikoa: Harpe: haitzulo tenore: garai uk(h)an: izan-en ordez erabiltzen dute (h)azkar: indartsu-Galdetzaileetatik ihardetsi: erantzun esaldia iragankorra denean. Adbz: egon eratorritakoak. izan naiz (iragangaitza) / ikusi uk(h)an ilk(h)i: irten dut (iragankorra) jin: etorri xin(a)urri: inurriNehoiz: inoiz kalapita: iskanbila karrika: kaleanehon: inon karroin: izotz larrazken: udazkennehola: inola libera: franko lotsa: beldurranehor/nihor: inor parada: aukera oren: ordu-Beste zenbait hitz. ortzantz: trumoi sagarroi: trikuAitzin: aurre so egin: begiratuauzapez: alkate Biziki: osoargitirrinka: Erran: esanAxuri:ardi Eri: gaixo Fitsik: ezerazantz/harrabots: hotsa Galdetu: eskatu Gibel: atzebehiala: antzina Giristino: kristau
  • 19. • Urteak zonbat egun tu? • Nafarroan den handiena, Sorak kainbat zinta tu: Ezkarotzeko hirur mutil gaztek erdiak ditu probidoreanak onki gozatu dutena. beste erdiak Urttik emanak. Gozatu, bai, gozatu, -Ama edazu atorra, seira hilabete pasatu, benturaz sekulakoa; seira hilabete pasatu eta bizi denak orit izanen du berrogeira otxin pagatu. Bazkoako oilaritea. Bornas eta Algarra, Pedro Karlos Mendi, haur gazte, Atxiri eta Zandua, hogoi eta bi urte; haiek laurak dirabilaie hirurgarrena bete gabe Ezkarotzeko herria. Iruñara preso daramate. Orraxea ezpelez, Iruñako kartzela hortzak ditik hexurrez, Frandontzeneko nausi makurrak irakitzen du gezurrez.