NAFAR LAPURTERA Eider Quincoces eta Maite Soriano 2.E
DESKRIBAPENA Nafar-lapurtera iparraldeko euskalkia da, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako eta Urdazubi, Zugarramu...
Sartaldea Lapurdiko barnealdean Ahetze, Senpere, Ainhoa eta Sara eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi hartzen ditu bar...
Erdigunea Lapurdi Ekialdea eta Nafarroa Behereko Lekuine eta Baigorriko kantonamendua ditugu azpimultzo honetan.
Sortaldea Nafarroa Behereko Arberoa, Oztibarre eta Garaziko eskualdeetan eta Luzaiden (Nafarroa) hedatzen da.
FONETIKA BOKALAKEuskalki gehienek bezala, bost bokal ditu Nafar Lapurtarrak eta hiru i...
BOKALAK Diptongoetako gertakariak gertatzen dira, hain zuzen ere; aldaketak eta laburtzeak. Hiatoetako gertakariak...
KONTSONANTEAK Herskariak sei dira euskaran, “b, d,g” eta “p,t,k” ahoskabeak. Hauek dira Nafar Lapurtarrez herskariak dir...
MORFOLOGIA Nehor “inor” (eta nehork, nehori, nehun...) tankerako izenordainak erabiltzen dira. -ño da euskalki honetako ...
SINTAXIAEsaldiko hitza ordenari dagokionez, iparraldeko euskalkietan askatasun handiagoa dago hegoaldekoetan baino. Ipar...
SINTAXIAMendeko perpausak: -zehar galderak egiteko -(e)nentz/-(e)netz/-(e)nez atzizkiak erabiltzen dira. ...
BereizgarritasunakBereizgarri gutxi ditu eremu honetako hizkerak:1. Euskalkiaren eremu gehienean arrotza da i bokalak era...
of 12

Nafar lapurtera.eider eta maite

Published on: Mar 3, 2016
Published in: Education      
Source: www.slideshare.net


Transcripts - Nafar lapurtera.eider eta maite

  • 1. NAFAR LAPURTERA Eider Quincoces eta Maite Soriano 2.E
  • 2. DESKRIBAPENA Nafar-lapurtera iparraldeko euskalkia da, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako eta Urdazubi, Zugarramurdi eta Luzaiden hitz egiten dena. Tradizionalki lapurtera eta behenafarrera zirenak, gaur egun euskalki bakar bat osatzen dute hiru azpimultzotan banatuta: Sartaldea, Erdigunea eta Sortaldea.
  • 3. Sartaldea Lapurdiko barnealdean Ahetze, Senpere, Ainhoa eta Sara eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi hartzen ditu barne azpieuskalki honek.
  • 4. Erdigunea Lapurdi Ekialdea eta Nafarroa Behereko Lekuine eta Baigorriko kantonamendua ditugu azpimultzo honetan.
  • 5. Sortaldea Nafarroa Behereko Arberoa, Oztibarre eta Garaziko eskualdeetan eta Luzaiden (Nafarroa) hedatzen da.
  • 6. FONETIKA BOKALAKEuskalki gehienek bezala, bost bokal ditu Nafar Lapurtarrak eta hiru irekidura maila: a bokal irekia da, e eta o ertainak dira eta, u eta i itxiak.
  • 7. BOKALAK Diptongoetako gertakariak gertatzen dira, hain zuzen ere; aldaketak eta laburtzeak. Hiatoetako gertakariak ere aurkitu ditzakeguz; bi bokalen artean kontsonante bat sortzea edo txandakatzeak, hau da, bokal baten ordez beste bat azaltzea. Bokal txankakatzeak; “o>u” txandakatzea kontsonante sudurkari baten aurrean, asimilazioaren ondorioz ere gertatzen dira aldaketak (adibidez; apezpiki>ipizpiku, dira>dire…), “e>i” eta “o>u” txandakatzeak(kontsonantea galtzea). Bokal galtzeak eta gehitzeak; hitzaren amaieran eta barruan gertatu izan dira gaur egun ohikoak ez diren arren, gehitzeak ere gertatu baina horiek ere gaur egun ez dira gertatzen. Beste zenbait gertakari ere badaude, esate baterako, frantzeses “e” mutuz eta kontsonantez amaitzen diren hitzei –a eransten diote Ipar Euskal Herrian(adibidez; presidenta, telefona….).
  • 8. KONTSONANTEAK Herskariak sei dira euskaran, “b, d,g” eta “p,t,k” ahoskabeak. Hauek dira Nafar Lapurtarrez herskariak direla-eta eta gauzatu diren gertakari nagusiak: bi sailen arteko txandakatzeak, eta hitzen barruko herskari ahostunak galtzea( b,d,g) Txistukariak sei dira euskaraz; “s,x,z” frikariak eta ts, tz,tx afrikariak. Hasperena, “h” galtzea, adibidez, hitz hasieran, bokal artean, diptongo eta bokal artean. Palatalizazioa edo bustidura , hauek dira euskarak dituen hots palatal ohikoenak: ñ, ll,tt,dd,x eta tx.Bi motatakoakizan daiteke palatalizazioa: automatikoa eta adierazgarria. Dardarkariak bi dira: “r eta rr”. “r>d”txandakatzea, bokal artean galdu egiten dira. Beste gertakari batzuk; j-ren ahoskera arruntena i grekoarena da eta hegoaldeko euskalkietan st talde kontsonantikoa rtz edo rz izaten da Nafar Lapurterraren hitz batzetan, baina gertakari hori ez da gaur egun emankorra.
  • 9. MORFOLOGIA Nehor “inor” (eta nehork, nehori, nehun...) tankerako izenordainak erabiltzen dira. -ño da euskalki honetako atzizki txikigarri ohikoa: baño “bakarra”, begiño, haurño, irriño... Erdal –on eta amaiera -oin egiteko joera izan da eremu gehienean: arrazoin, botoin, garratoin arratoi... Dena dela, mailegu berri zenbaitetan -on ere bada hizkera batzuetan, frantsesean bezala: balon, bonbon... Euskalki honen bereizgarria da -aia amaiera izatea mailegu zaharretan (nahiz eta gaur egun Euskal Herri osoan zabaldu den euskara batuaren eraginez): bisaia ”aurpegia”,domaia ”zoritxarra”, kuraia ”kemena”, langoaia ”hizkuntza”, piaia ”joan-etorria”... Arau hau ez da dagoeneko emankorra, -adxa egiten delako mailegu berrietan: afitxadxa”iragarkia”, brikoladxa ”brikolajea”...
  • 10. SINTAXIAEsaldiko hitza ordenari dagokionez, iparraldeko euskalkietan askatasun handiagoa dago hegoaldekoetan baino. Ipar Eukal Herri osoan ordena markatu gabea(neutroa) duten perpausetako aditzak trinkoa denean, -ba eransten zaio.Datiboaren eta aditzaren arteko komuztadura falta. Gaur egun ordea, gertakari hau galtzen ari daBai/ez galderetan –a partikula itsasten zaio aditz laguntzaileariAditz izenen osagarri zuzena jabego genitiboan ematen da(noren)
  • 11. SINTAXIAMendeko perpausak: -zehar galderak egiteko -(e)nentz/-(e)netz/-(e)nez atzizkiak erabiltzen dira. -Kausaskoak egiteko menderagailu erabilienak bait-/beit- eta –lakotz/-lakoz dira. -Erlatiboak; -(e)n menderagailua, zein/non…bait-/-(e)n egitura erabiltzen da, partizipio buruto soilaz egindako erlatiboak ere arruntak dira. -Helburuzkoak; -t(z)eko atzizkia –t(z)ekotz izaten da inguru batzuetan. -Kontzekutiboak egiteko hain/hainbertze…non/ezen… bait-/-(e)n egitura erabiltzen dute. -Denborazkoak; -(e)larik atzizkia erabiltzen da hegoaldeko –(e)nean edo –(e)la menderagailuen ordez, -(e)ino atzizkia gorde da Ipar Euskal Herrian -Moduzkoak; -(e)la moduzko esaldiak egiteko menderagailua –(e)larik da Iparraldean.
  • 12. BereizgarritasunakBereizgarri gutxi ditu eremu honetako hizkerak:1. Euskalkiaren eremu gehienean arrotza da i bokalak eragindako bustidura: in, il, it bere horretan esaten dira, iñ, ill, itt bilakatu gabe: edozeini, gainetik, etxeraino. Erdaraz ñ eta ll duten hitz batzuk ere il eta in bilakatu dira: botoila ( fr. “bouteille”)2. Hitz hasieran x- izatea euskalki honen beste bereizgarri bat, tx- izaten delako gainerako euskalkietako ordaina: ximista, xingarra, xirula, xori …3. Erdal –on amaiera –oin egiteko joera izan da eremu gehienean: kartoin, kamioin… Erial –age bukaera, berriz, - aia: lengoaia “hizkuntza”, salbaia “basatia”…4. Morfologiaren alorrean, nehor, nehori, nehun tankerako izenordainak dira eremu honetako bereizgarria, gainerako alderdietako “inor” egiturakoen ordainetan.5. Lexikoan; gauazko “kontrabando”, eskola-maile “maisumaistra”, aurkari “etsai”, erretora “apaiza”, karrika “kalea”, sos “dirua” grabazio honetan erabiltzen diren bertako hitzak.