IZAR-ESKOLA
material didaktikoa
NANOCAM
UNIBERTSOAREN ESKALAK
DBH 3. eta 4. mailak
NANOCAM
UNIBERTSOAREN ESKALAK
www.escue...
NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa
1. Jarduera Dokumentazio-lana
NANOCAM saioa bioaniztasunari buruzko l...
www.escuela.pamplonetario.org
Planetarioan eskalen azalpena osatzeko, NIKONen http://bit.ly/1fVR58M aplikazioa erabiliko
d...
Aurreko orrialdeko adibidea jarraituz, jarraian aurkezten ditugun elementuei
buruzko tamaina bilatu. Ondoren, galderei era...
h) Neurtu zure ikasgela. Neurri honi gelametroa (glm) deituko diogu.
- Zenbat gelametro luze da zure irakaslearen mahaia?
...
Orain arte guretzat nahiko ezagunak diren elemetuekin egin dugu lana. Baina
zer gertatzen da distantziak gero eta handiago...
Inguratzen gaituzten elementuak modu egokian deskribatzeko, eskala ongi hautatzea
garrantzitsua da. Esate baterako, ez dug...
Galderei erantzun. Beharrezkoa denean, datuak sarean bilatu.
Astronomoek ez dute Argi Urtea erabiltzen
beren kalkuluak egi...
Lehen esan dugu argi urtea dela urte batean zehar argiak hutsean egindako
distantzia. Argi urtearen azpimultiploak erabilg...
NASAk planeta-arteko komunikazioak jasotzeko dituen antenak
zuek bezalako ikasleen eskura jartzen dituen programa da!!!!
H...
Orain arte, eskalak lantzerako orduan gutxi gorabehera ezagunak zaizkigun
elementuetaik abiatu gara (inurria, balea) dista...
mmetroa
(gure oinarrizko
neurria)
ovm
obulumetroa
atm
atomometroa
prm
protonometroa
1
1
1
1
oinarrizko
neurria
Ondorengo g...
Beheko irudia lagungarri izango zaizu beraien tamainak irudikatzeko. Ondoko orrialdean
Eguzkiarekin konparatuta ageri dira...
Jarraian, Google Earth programaren laguntzarekin Planetarioko sarreran dagoen
Eguzki Sistema eraikiko duzu. Lehenik eta be...
Zer dute amankomunean Oxigeno atomoak eta Eguzki Sistemak? Lehenengoak
8 planeta ditu eta bigarreank 8 elektroi. Jarraian ...
www.escuela.pamplonetario.org
www.pamplonetario.org
Iruñeko Planetarioaren zientzia-dibulgazio eta hezkuntza jarduerek
Obr...
of 16

Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

Bigarren hezkunza (3. eta 4. mailak), Batxilergoa, HHU, LHI, Lanbide-Tailerrak... Nanocam saioak bizitzaren bost erreinuak modu lkusgarrian aurkezten ditu. Planetarioko kupulan berez oso txikia dena era erraldoian ikusiko dugu. Gero gure Unibertsoaren eskaletan zehar bidaiatuko dugu flimifioak direlelementuetatik hasi eta kosmosbehagarriaren dirnentsioetaraino. escuela.pamplonetario.org
Published on: Mar 3, 2016
Published in: Education      
Source: www.slideshare.net


Transcripts - Nanocam - Unibertsoaren eskalak (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

  • 1. IZAR-ESKOLA material didaktikoa NANOCAM UNIBERTSOAREN ESKALAK DBH 3. eta 4. mailak NANOCAM UNIBERTSOAREN ESKALAK www.escuela.pamplonetario.org www.pamplonetario.org
  • 2. NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 1. Jarduera Dokumentazio-lana NANOCAM saioa bioaniztasunari buruzko lan bat egin behar duten bi ikaslerekin hasten da: naturaren bost erreinuak landu behar dituzte. Hasiera batean ez dakite nola ekin lanari eta sarean informazioa bilatzea erabakitzen dute. Zuk ere, horrela hasi beharko duzu: - Azter itzazu emaitzak: - Zein hitz-konbinaziorekin lortu duzu emaitza-kopuru handiena? - Emaitza doienaren lehenengo 10 sarrerak aztertu itzazu eta erabaki horietatik zein den gehien gustatzen zaizuna eta zergatik. - Iturriak identifikatu eta beraien fidagarritasuna aztertu. - Gelan eztabaidatu/defendatu zure ustez, aurrekoen artean, aukerarik interesgarriena dena. - Zuen artean, zein ikaskidek lortu du emaitzarik onena? Zergatik? - Bilaketa errepikatu beste hizkuntza batean. - Pentsatu lan berbera egin behar duzula, baina oraingoan ez duzu INTERNET eskura. Zein beste argitalpenetan bilatuko zenuke bost errenuei buruzko informazio gehigarria? Osatu zerrenda bat. - Zure ustez, garrantzitsua al da iturri desberdinetan informazioa bilatzea? Zergatik? Bilatu sarean bost erreinuei buruzko informazioa Google-en edo beste edozein bilatzailetan hitz ezberdinekin frogak eginez. Adibidez, 5 errinu, bost erreinu, naturaren bost erreinuak, natura bost erreinu... (euskeraz informazio nahikoa ez baduzu aurkitzen, gazteleraz bilaketa egin dezakezu). 2/15www.escuela.pamplonetario.org Lau pertsonako taldeak osatuko ditugu eta akoitzak UNIBERTSOAREN ESKALEI buruz informazioa bilatu beharko du sarean Talde bakoitzak, aurkitutako webguneen artean gehien atsegin duena aztertu, defendatu eta komentatuko du. - Inork aurkitu al du sakelako telefonoentzat edo beste gailu elektronikoentzat baliogarria den aplikaziorik? - Zein taldek lortu du emaitza hobeak bere bilaketan?
  • 3. www.escuela.pamplonetario.org Planetarioan eskalen azalpena osatzeko, NIKONen http://bit.ly/1fVR58M aplikazioa erabiliko dugu. Sar zaitez loturan eta arakatu aplikazioa. NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa Jarduera gehigarria Planetarioan erabiliko ditugun aplikazioak Beste aplikazio baten berri eman nahi dizugu ere. 2012. urtean Cary eta Michael Huang www.htwins.net/scale2/ aurkeztu zuten, eta hori ere, Unibertsoko eskalak ulertzeko tresna oso lagungarria da ere. Elementu bakoitzaren gainean sakatu ezkero, horen inguruko informazioa jasoko duzu! Elementu bakoitzaren gainean sakatu ezkero, horen inguruko informazioa jasoko duzu! 3/15
  • 4. Aurreko orrialdeko adibidea jarraituz, jarraian aurkezten ditugun elementuei buruzko tamaina bilatu. Ondoren, galderei erantzun datu horiek erabiliz Inurria Kolibria Saskibaloiko baloia Gizakia Elefantea Tamaina: 4 mm. Notazio zientifikoa metrotan: 4x10-3 m. Tamaina: Not. Zient: Tamaina: Not. Zient: Tamaina: Not. Zient: Tamaina: Not. Zient: Balea Boing 747 Gizako Piramidea Everest Mendia Maratoia Tamaina: Not. Zient: Tamaina: Not. Zient: Tamaina: Not. Zient: Tamaina: Not. Zient: Tamaina: Not. Zient: Galderak a) Aurreko elementu guztiak lerroan jarriz gero, zenbat metro neurtuko lukete? Zenbat kilometro? b) Zein da gure oinarrizko neurria? km (kilometroa), cm (zentimetroa) edo m (metroa)? c) Zenbat inurri jarri behar ditugu lerroan maratoi baten luzeera lortzeko? d) Zenbat maratoi behar ditugu inurri bat osatzeko? c) Zenbat gizaki jarri behar ditugu bata bestearen gainean Everest Mendiaren altuera lortzeko? f) Zenbat Gizako Piramide behar ditugu pertsona bat egiteko? g) Suposatu dezagun kolibrien munduan, beraien tamaina erabiltzen dutela oinarrizko neurri gisa. Unitate horri kolibrimetroa (kbm) deituko diogu. Suposizio bera jarraituz, inurrien munduan beraien oinarrizko neurria inurrimetroa (inm) izanen da, eta baleen munduan balemetroa (blm). Hurrengo orrialdeko taula osatu notazio zientifikoa erabiliz. Taularen aurkerak handitu ditzazkezu aplikazioan dauden elementuak gehituz. 4/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 2. Jarduera Unibertsoaren eskalak
  • 5. h) Neurtu zure ikasgela. Neurri honi gelametroa (glm) deituko diogu. - Zenbat gelametro luze da zure irakaslearen mahaia? - Zenbat gelametro neurtzen dituzu? - Zenbat gelametrora dago Paris? - Zenbat gelametro luze da zure ikastetxeko jolastokia? - Zenbat gelametro neurtzen ditu kolibrimetroak? Eta inurrimetroak? Eta balemetroak? m metroa kbm kolibrimetroa inm inurrimetroa blm balemetroa 1 1 1 1 oinarrizko neurria 4x10 - 3 5/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 2. Jarduera Unibertsoaren eskalak
  • 6. Orain arte guretzat nahiko ezagunak diren elemetuekin egin dugu lana. Baina zer gertatzen da distantziak gero eta handiagoak direnean? Zein neurri erabili behar dugu? Gurutzegrama osatu gure oinarrizko neurriaren (metroaren) multiploak eta azpimuliploak erabiliz. Oharra: Arreko orrialdean aurkeztutako aplikazioan agertzen diren izenak erabili M E R T Y G M T M I C O E T R O N A A. 10 -9 A. 10 -6 B. 10 -3 C. 10 -0 D. 10 3 E. 10 6 F. 10 9 G. 10 12 H. 10 15 I. 10 18 J. 10 21 K. 10 24. micrometro megametro 6/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 3. Jarduera Hitz-gurutzatuak
  • 7. Inguratzen gaituzten elementuak modu egokian deskribatzeko, eskala ongi hautatzea garrantzitsua da. Esate baterako, ez dugu esaten pertsona batek 700.000 micra neurtzen dituela, ezta bale batek 0,3 kilometro neurtzen dituenik ere. Jarraian Astronomian gehien erabiltzen diren neurtze-unitateak azaltzen ditugu 7/15www.escuela.pamplonetario.org Lurrean oinarrizko neurria metroa da -bere multiplo eta azpimultiploekin batera-. Adibidez: 5 cm-ko lore bat, 1,5 m-ko zuhaitza, 97 km- ko errepidearen ibilbidea... 40.000 kilometro neurtzen du Lurrean neurtu dezakegun distantziarik handienak: Ekuadorraren longitudea da. Lurretik Ilargirainoko batazbestko distantzia 380.000 kilometrokoa da: puntu honetan, aipatutako distantzia kilometrotan aukezteko oso handia dela ikusten dugu. Hau dela eta, gure planetaren gainazala atzean utzita, Eguzki Sisteman distantziak neurtezko eskala desberdin bat erabiliko dugu. Eguzki Sisteman distantziak neurtzeko neurria Unitate Astronomikoa (UA) da; Lurra eta Eguzkiaren arteko batazbesteko-distantzia den UA-k 149.597.910 km neurtzen ditu. Adibidez: Merkurio Eguzkiarengandik 0,387UA-ra dago eta Marte 1,524 UA-ra. Eguzki Sistemaren baitan orbitak eta ibilbideak neurtzeko erabiltzen da UA. Heliopausa Eguzki Sistemaren eta izarrarteko espazioaren arteko muga da: eguzki-radiazioaren eraginpean dagoen eremuaren muga. Gutxi gora behera Eguzkiarengandik 100 UA-ra dago. Eguzkiarengandik hurbilen dagoen izarra Alfa Centauri da, eta 271.944 UA-ra dago. Zenbaki hau handia dela badakigu, baina ez digu informazio nahikoa ematen. Badakigu izar hori oso urrun dagoela, baina ez dugu irudikatzen zein den bere urruntasuna. Horrelako distantziak modu egokian neurtzeko Argi Urtea erabiltzen dugu: urte batean zehar argiak hutsean egindako distantzia da, 9.461.000.000.000 km, hain zuzuen ere. Adibidez, Alfa Centauri 4 argi urtera dago, Antares 600 argi urtera eta Iparrizarra 431 argi urtera. NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 4. Jarduera Eskalak Astronomian
  • 8. Galderei erantzun. Beharrezkoa denean, datuak sarean bilatu. Astronomoek ez dute Argi Urtea erabiltzen beren kalkuluak egiteko; beraiek Parsec-a izeneko neurria nahiago dute. Parsec batek 3,26 argi urte neurtzen ditu, edo 206.265 UA. Kosmologian parsec-a edo argi urtea bezalako neurriak txikiegi gelditu izan ohi dira neurketak egiteko, eta urrutien dauden objektuen distantziak jakiteko, hauen argiaren gaineko Unibertsoaren berezko zabaltzearen efektua erabiltzen da. Baina gauza hauek eta oso interesgarriak diren beste batzuen nondik norakoen berri jakingo duzu, astronomo izatera iristen bezala. Ikusiko zenuen bezala, galdera hauetan erabili ditugun eskalak ez dira egokiak izan: nahiz eta datu zuzenak lortu, erantzunen informazioa ez da erabilgarria. Horregatik da hain garrantzitsua kasuan kasu, eskala modu egokian hautatzea. a) Zenbat argi urte neurtzen ditu metro batek? Eta zuk? b) Zenbat argi urte neurtzen ditu hormigometro batek? Eta balemetroak? Eta kolibrimetroak? c) Zenbat metrora dago Andromeda Galaxia? d) Zenbat UA neurtzen ditu Maratoiak? Zenbat argi-minutu? d) Zenbat zentrimetrora dago Orionen Nebulosa? f) 2004. urtean Voyager2 espazio zunda Heliopausara gerturatu zen, 85 UA-ra gutxi gorabehera. Bilatu ea nondik dabiltzan Voyager1 eta 2 zundak gaur egun. Zenbat milimetrora daude? Zenbat argi urtera? g) Berridatzi aurreko galderak, lortzen ditugun erantzunetatik informazio baliogarria jasotzeko moduan. Adibidez: Zenbat cm neurtzen dituzu? 8/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 4. Jarduera Eskalak Astronomian
  • 9. Lehen esan dugu argi urtea dela urte batean zehar argiak hutsean egindako distantzia. Argi urtearen azpimultiploak erabilgarri suertatu daitezke distantzia txikiagoak neurtzeko eta hauen artean erabilienak argi-ordua, argi minutua eta argi segundua dira . Azpimultiplo hauek Eguzki Sistemaren distantziak neurtzeko erabili ohi dira. Modu honetan, argi ordua UA-ren ordez erabili daiteke. Zein da argi ordua erabilgarri izatearen arrazoia? Eguzki Sistemaren txoko ezberdinetatik seinaleak jasotzeko igarotzen den denbora-tarteari buruzko informazioa ematen digu. Kalkuluak egin eta galderei erantzun. Lurra - Ilargia Eguzkia - Merkurio Eguzkia - Artizarra Eguzkia - Lurra Eguzkia - Marte Eguzkia - Jupiter Eguzkia - Saturno Eguzkia - Urano Eguzkia - Neptuno Osa ezazu beheko taula distantzia eta neurketa-unitate desberdinak konbinatuz. Distatziak Neurriak UA seg - luz segundo luz metro-luz metro luz hora - luz hora luz Km Kalkula ezazu. - Zenbat kilometro neurtzen ditu argi orduak, eta zenbat UA-k. - Zenbat Km eta UA neurtzen ditu argi minutuak. Egizu gauza bera argi segunduarekin. ¿Jarraian agertzen diren bi elementuen arteko distantziak neurtzeko zein argi-distantzia da egokiena? - Lurra-Ilargia - Lurra - Eguzkia - Eguzkia-Saturno 9/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 5. Jarduera Argi urtea / Argi-distantziak
  • 10. NASAk planeta-arteko komunikazioak jasotzeko dituen antenak zuek bezalako ikasleen eskura jartzen dituen programa da!!!! Hezkuntza-proiektu honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu! Zure ikastetxetik bertatik erradioastronomiaz gozatzeko beharrezkoa den dokumentazio eta material didaktikoa aurkituko duzu programaren webgunean sartu ezkero. Eman dezagun Robledo de Chabelan dagoen antena erabiliz gure gelari buruzko datuak bidali nahi ditugula Voyager2 espazio zundara . Espazio zunda hauek, mezu bat jasotzen dutenean, berehalako “OK” erantzuna sortzen duen gailu bat du bere baitan. Mezua goizeko 10etan bidaltzen baduzue, noiz jasoko duzue “OK” mezua?. Idazlana 3000. urtean gaude. Zure lagun hoberena duela hilabete batzuk Marsbus 764-ean abiatu zen Marterantz, hango Tharsis Intitutuan ikasketak jarraitu asmoz. Zure lagunak planeta gorrian lur-hartu zuen egunean Marte eta Lurraren artean distantzia minimoa zegoen. Lagunaren egonaldia bi planetak berriz disposizio berean egon arte luzatuko da, gutxi gorabehera 2 urte (lurreko urte) igaro arte. Denbora honetan zehar bi planeten arteko distantziak nabarmen aldatuko dira. Behatu 1go irudia. Zure lagunak, iritsi bezain laster mezu bat bidaltzen badizu eta zuk hari berehalako erantzuna igortzen badiozu, zenbat denbora igaro zuk lagunaren mezua jaso bitartean? Zenbat itxoin du berak zure erantzuna jaso arte? Behatu 2. irudia. Zure laguna Lurrarengandik urrutien dagoen puntuan kokatzen da. Egizu idazlan bat bere bidaiaren nondik norakoak kontatuz, zer nola komunikazio izan due bien artean, zer-nolako zailtasun edo arazo izan dituzuen harremanetan jartzeko... Buruari eragin eta irudimenezko istorioa sortu ezazu! Proyecto Partner (www.partner.cab.inta-csic.es/) delakoak gai honetan sakontzeko balio du. 1. Irudia - 3000/12/11 =Lurra =Marte 2. Irudia - 3001/11/17 10/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 5. Jarduera Argi urtea / Argi-distantziak
  • 11. Orain arte, eskalak lantzerako orduan gutxi gorabehera ezagunak zaizkigun elementuetaik abiatu gara (inurria, balea) distantziak handien neurtzeraino. Oraingoan mundu txikietarantz izango da gure bidaia, txikiak izanagatik ere, mundu hauek izugarri interesgarri eta harrigarriak baitira. Eskalak erabiltzerakoan, aurreko jardueretan ikusi dugu behin muga batzuetara iritsita, elementuaren edo distantziaren tamaina ulertzeko zailtasunak genituela. Mundu txikietan mugiltzerakoan gauza bera gertatuko zaigu. Berez oso txikiak diren elementuak elkarren artean konparatzen ditugunean, batzuk erraldoiak direla ikusiko dugu besteekin alderatuta... Hau guztia hobe ulertzeko, hiru elementu aurkeztuko ditugu elkarren arteko desberdintasuna ulertzeko. Obulua Notazio zientifikoa metrotan: 10-4 m. Karbono atomoa Notazio zientifikoa metrotan: 10-10 m. Protoia Notazio zientifikoa metrotan:10-15 m. a) Zenbat obulu jarriko ditugu lerroan metro bat egiteko? Zenbat atomo? Zenbat protoi? b) Karbono atomo batek 10 cm-ko laranja baten tamaina balu, nolako handia izango litzateke obulua? - Tamaina horiek dituzten elementuak bilatu aplikazioan. c) Protoi batek aurreko laranjaren tamainu bera balu, nolako handia izango litzateke obulua? Eta obulua? Eta zu? - Tamaina horiek dituzten elementuak bilatu aplikazioan. d) Zenbat neurtzen duzu? - Zenbat protoi jarri behar ditugu bata bestearen gainean zure tamaina lortzeko? Zenbat karbono-atomo? Zenbat obulu? Obulumetro, atomometro eta protonometroak dantzan jartzeko ordua iritsi da. Osatu hurrengo orrialdeko taula eta beheko galderei erantzun. Oharra: Obulua giza-gorputzeko zelularik handiena da eta gizakion begiaren ikusmen-ahalmenaren mugan dago; horregatik hautatu dugu jarduera honetarako. 11/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 6. Jarduera Mikromunduak
  • 12. mmetroa (gure oinarrizko neurria) ovm obulumetroa atm atomometroa prm protonometroa 1 1 1 1 oinarrizko neurria Ondorengo galderei erantzun: - Bila ezazu Lurraren diametroa - Zenbat protoi jarri behar ditugu bata bestearen atzean Lurreko diametroaren longitudea lortzeko? Zenbat karbono atomo? Zenbat obulu? - Protoi batek Lurraren tamaina balu... - Nolako handia litzateke karbono atomoa? - Lortutako datua erlazionatu ezazu UA-ekin. 10 -4 10 -10 10 -15 12/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 6. Jarduera Mikromunduak
  • 13. Beheko irudia lagungarri izango zaizu beraien tamainak irudikatzeko. Ondoko orrialdean Eguzkiarekin konparatuta ageri dira. 1.Ilargia 2.Merkurio 3.Marte 4.Artizarra 5.Lurra 6.Urano 7.Neptuno 8.Saturno 9.Jupiter 123 5 4 12345 9 6 8 7 Planetarioan, Tornamira gelara sartu aurretik dagoen korridorean, Eguzki Sistemako planetak zintzilikatuta daude (Pluton planeta-nanoa barne). Planeta handiena Jupiter da eta bere diametroak 71cm ditu-; honi dagokion Eguzkia ia 7 metroko diametroa duen esfera litzateke. Osa ezazu taula (8. orrialdeko datuak erabili ditzakezu). Eskala: metro 1 = 201.387.830,99 Jupiterren diametroa = 71 zentimetro (142.985,36 km) Eguzkiaren diametroa = 6,912 metro (1.392.000,00 km) IZENA Diametroa km Diametroa Eskala (m) Eguzkiarekiko distantzia (UA) Distantzia Eskala (m) Merkurio 4.879 _____ 0,387 288 Artizarra 12.103 _____ _____ 537 Lurra 12.756 _____ _____ 743 Marte 6.794 _____ _____ 1.132 Ilargia 3.475 _____ _____* 1,91* Jupiter 142.985 0,710 _____ 3.865 Saturno 120.534 _____ _____ 7.084 Urano 51.115 _____ _____ 14.256 Neptuno 49.533 _____ _____ 22.336 Pluton 2.296 0,011 _____ 29.328 IZENA Diametroa km Diametroa Eskala (m) Eguzkiarekiko distantzia (UA) Distantzia Eskala (m)) *Ilargiaren distantziek Lurra hartzen dute abiapuntutzat (Gainontzeko kasuetan abiapuntua Eguzkia da) 13/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 7. Jarduera Eguzki Sistema eskalatua
  • 14. Jarraian, Google Earth programaren laguntzarekin Planetarioko sarreran dagoen Eguzki Sistema eraikiko duzu. Lehenik eta behin, Eguzkia zure herriko/hiriko plazan kokatu behar duzu, eta hau abiapuntutzat hartuz, 8 planetak eta Pluton planeta ipotxa dagokien tokian jarri behar dituzu. IZENA Diametroa km Diametroa Eskala (m) Eguzkiarekiko distantzia (UA) Distantzia Eskala (m) Merkurio 4.879 _____ 0,387 _____ Artizarra 12.103 _____ _____ _____ Lurra 12.756 _____ _____ _____ Marte 6.794 _____ _____ _____ Ilargia 3.475 _____ ____* _____ Jupiter 142.985 _____ _____ _____ Saturno 120.534 _____ _____ _____ Urano 51.115 _____ _____ _____ Neptuno 49.533 _____ _____ _____ Pluton 2.296 _____ _____ _____ IZENA Diametroa km Diametroa Eskala (m) Eguzkiarekiko distantzia (UA) Distantzia Eskala (m) * Las distancias de la Luna hacen referencia a partir de la Tierra (no del Sol, como en el resto de los casos). Ariketa errepikatu. Oraingoan Eguzkia 10cm-ko laranja bat izanen da. Osa ezazu taula eta eskalatutako Eguzki Sistema hau simula ezazu Google Earth programarekin. Arretaz behatu: ohartu al zara planeten tamaina txikiaz? Eta ikusi al duzu zein hutsa dagoen guztia? Eskala bera erabiliz, kalkula ezazu zein distantziara dagoen hurrengo laranja, hau da, hurrengo izarra: Próxima Centauri (4,37 argi urtera dago). 14/15www.escuela.pamplonetario.org NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 7. Jarduera Eguzki Sistema eskalatua
  • 15. Zer dute amankomunean Oxigeno atomoak eta Eguzki Sistemak? Lehenengoak 8 planeta ditu eta bigarreank 8 elektroi. Jarraian biak harremanatzen dituen ariketa bat proposatzen dugu. 15/15www.escuela.pamplonetario.org Oxigeno Atomoa Eguzki Sistemarekin konparatuko dugu, atomoaren nukleoa Eguzkiaren tokian jarriz. Konparatzerakoan, kontutan hartu behar dugu bi sistemetan ia masaren gehiengoa erdialdean kokatzen dela: Eguzki Sisteman Eguzkia, eta atomoan nukleoa. Hala ere, ez dugu ahaztu behar bi estruktura hauek menderatzen dituzten lege-fisikoak jatorri desberdinekoak direla: planetek grabitazio legeen arabera orbitatzen dute Eguzkiaren baitan; elektroiak mekanika kuantikoaren legeak jarraitzen dituzte eta orbitaletan aurkitzen dira (probabilitate lainoak). Edozein kasutan, guk agerian utzi nahi duguna da aipatu ditugun bi estruktura horietan dagoen huts izugarria. Horretarako, ondorengo ariketa eginen dugu jarraian aurkezten ditugun datuak erabiliz. Datuak sinplifikatu ditugu. Neurri hauek estimatuko ditugu ariketa egiteko: - O Atomoaren nukleoa: 3X10-15 - Eguzkiaren diametroa: 1,5X1011 - O atomoaren tamaina: 10-10 - Eguzki Sistemaren tamaina: 200 UA - Oxigeno atomoaren nukleoak Eguzkiaren tamaina edukiko balu, zein tamainakoa litzateke atomoa? UA-ak erabili datua ematerako orduan. - Argi dago atomo Eguzki Sistema baina askoz ere txikiagoa dela. Baina bi estrukturek betetzen duten bolumenak erlazionatzen baditugu, zein da handiagoa? - Emaitzak harritu al zaitu? Begiratu zure inguruan: kuadernoa, bolaluma, jantzi duzun arropa, zure eskola-mahaia eta gainean dituzun gauza guztiak... hori guztia atomoz osatua dago, baita zu ere. Atomo hitza Grezieratik heldu da “zatiezin” esan nahi du, eta materiaren osagai oinarrizkotzat hartzen zen. Egun, badakigu atomoa banatu ditzakegun partikula txikiagoz osatuta dagoela; baina atomoa materia antolatzen den oinarrizko unitateetako bat izaten jarraitzen du. Modu harrigarrian ikus dezakegu nola atomoaren masa, beraren bolumen infinitesimalean kontzentratzen dela. Ia ia hutsa balego bezala da. NANOCAM ESKALAK - DBH 3. eta 4. mailak / Batxilergoa 8. Jarduera Eguzki Sistema eta Oxigeno Atomoa
  • 16. www.escuela.pamplonetario.org www.pamplonetario.org Iruñeko Planetarioaren zientzia-dibulgazio eta hezkuntza jarduerek Obra Social "la Caixa" eta Fundación Caja Navarraren sustapena dute Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-Partekatu Berdin 4.0 Nazioarteko Baimen baten mende dago. http://creativecommons.org/choose/