TESTU MOTAKNARRAZIOA II Hurrengo diapositibaK: Lliteratura-narrazioaren 11 elementuak
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II1.- ANJEL LERTXUNDI: NARRAZIOAZ…
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II Nola kontatzen da?• Kontaketa-teknika (narrazioa, deskribapena, elkarr...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II LITERATURA-NARRAZIOETAKO ELEMENTUAK1. Kontaketa-teknika ...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II2. Ekintza (ikusi eskema)Narrazioaren nondik...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II3. Gaia (ikusi eskema)Ipuinak edo eleber...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II4. Ikuspuntua (fokalizioa/kontalari motak) ...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II• Orojakile deritzona izan liteke kontalaria: pertsonaien sentimenduak, haien jokaeren zergatiak...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II• Objektiboa. Beste batzuetan, kamera batek hartu eta eskainitako istorioak balira bezala ageri ...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II• Narratzaile-aktorea (1. pertsonan). Gerta liteke istorio barruko kontalaria izatea ere. Fikz...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II 5. LekuaGertakariak non kokatzen diren esan nahi da;anbientazioa, alegia. Non hori izan da...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II6. Denbora (ikusi eskema)Bereizketa batzuk egitea...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II• Fikzioaren denbora: Fikzioko gertakizunak noiz gertatzen diren, noiztik noiz arte. Esate ba...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II7. Erritmoa (ikusi eskema)...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II8. Pertsonaiak (ikusi eskema)Narrazio batean ...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II9. Narrazioetako polifonia (ik...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA IIEz zen oso goiz etxetik atera zenean. Nik ez dakit nola, baina haren autoarenparean, bigarren fil...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II10. Diskurtso moduak (ikusi eskema)Aurreko ...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II (ikusi eskema)- Zehar-...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II (ikusi eskema)- Zehar-e...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA II11. Sinesgarritasuna (egiantzekotasuna) ...
TESTU MOTAK: NARRAZIOA IIHorregatik, istorioa kokatzen den tokia (ez da berdin hiribatean ala baserri batean kokatzea, edo...
amaiera
of 23

Narrazioa II

Narrazioa idazten lagunduko dizu aurkezpen honek.
Published on: Mar 3, 2016
Published in: Education      
Source: www.slideshare.net


Transcripts - Narrazioa II

  • 1. TESTU MOTAKNARRAZIOA II Hurrengo diapositibaK: Lliteratura-narrazioaren 11 elementuak
  • 2. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II1.- ANJEL LERTXUNDI: NARRAZIOAZ…
  • 3. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II Nola kontatzen da?• Kontaketa-teknika (narrazioa, deskribapena, elkarrizketa, pentsamenduak)• Ekintzak/Argumentua• Gaia• Narratzailearen ikuspuntua  orojakilea  objektiboa  aktorea• Lekua• Denbora Azkena ikusitako  Fikzioaren denbora diapositibara  Narrazioaren denbora: lineala, saltoak• Erritmoa  modu hedakorrez  modu trinkoz• Pertsonaiak  protagonista/antagonista  bigarren mailakoak• Polifonia (ahotsak)• Diskurtso moduak  estilo zuzena  zehar-estiloa  zehar-estilo librea• Sinesgarritasuna
  • 4. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II LITERATURA-NARRAZIOETAKO ELEMENTUAK1. Kontaketa-teknika (ikusi eskema)Narrazio-testu bat oso gutxitan agertzen da narraziohuts moduan, dena narrazio. Narrazio-egitura ekintzakagertzen direnean erabiltzen da batez ere;deskribapena ere ia beti egoten da (pertsonaiak etatokiak marrazterakoan), baita elkarrizketa ere(pertsonaiak elkarrekin ari direnean), edo bakarrizketa. Hurrengo diapositiba: 2. ekintza
  • 5. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II2. Ekintza (ikusi eskema)Narrazioaren nondik norakoa da; egituraz aritugarenean aipatu diren bost urratsen segida, alegia.Narrazio motzetan ekintza bat izaten da, bakarra etanagusia. Luzeetan, ordea, eleberri askotan gertatzenden bezala, ekintza bat izaten delarik erenagusia, haren inguruan bigarren mailako beste batzukere ageri dira, nagusi hura osatu, argitu egitendutenak. Ekintza, istorio, pa-sadizo horien multzoakosatzen du narrazioaren argumentua. Hurrengo diapositiba: 3. gaia
  • 6. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II3. Gaia (ikusi eskema)Ipuinak edo eleberriak aditzera eman nahi duen mezuada; hots, narrazioko ekintzen azpian autoreak ezkutatzenduen intentzioa. Testu guztietan bezala, narrazioetanistorioak gai jakin eta zehatz bat garatzendu, errealitatean edo fantasian iturri duena. Narrazioonak, gainera, giza interesa duen gairen bat garatzen du.Narrazio literarioak irakurlearen gozamenerako sortuakbadira ere, horretaz aparte, badute bestelako zereginikere: egoera bat salatu, giza jokamolderen batgoraipatu, polemika sortu, jarraibide etiko batzukeman, etab. Hurrengo diapositiba: 4. ikuspuntua
  • 7. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II4. Ikuspuntua (fokalizioa/kontalari motak) (ikusi eskema)Kontalariarena nork egiten duen adierazten du hitz horrek.Idazle eta kontalari bi kontzeptu eta errealitate direla erekontuan hartu beharra dago.Izan daiteke kontalaria istoriotik kanpo egotea, eta orduan3. pertsonan datoz istorioak.Har-tara: Hurrengo diapositiba: narratzaile orojakilea
  • 8. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II• Orojakile deritzona izan liteke kontalaria: pertsonaien sentimenduak, haien jokaeren zergatiak, gertaeren nondik norako guztiak, deskribapenak..., dena zehatz- mehatz ezagutzen duena da. (ikusi eskema)Lagunak ez, baina bera ona zen balere, ona; eta, oheratzerakoanbesarkatuz, hitzemaiten zion amari: «Goizago sartuko naiz bihar». Eta biharamuneanetxerat ezin erretira.Bederatziak, hamarrak, Pelli ez ageri. «Grinaz hilaraziko nau», eta hor zegoensupazterrean ama,arrosarioak eskuan, kanpoan xistuka eta marrumaka zebilelarik itsasoko haizea.Noizbait hura... Urrats batzuen kraskak. «Oi, Pelli, non hintzen orain arte?» Min zuengizon gazteak amari min egitea; amaren min horrek nahasten zion ostatuko gozoa;baina... baina... Xabier Diharce Iratzeder, «Ixtorio bat» (egokitua) Hurrengo diapositiba: narratzaile objektiboa
  • 9. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II• Objektiboa. Beste batzuetan, kamera batek hartu eta eskainitako istorioak balira bezala ageri zaizkigu gertaerak, baina pertsonaien ekintzak baino ez ditu ematen, inoiz ez haien intentzio, desio, barne-borroka eta horrelakorik. Kontalari objektibo edo behaviorista (ikusi eskema) deritzo horri.Soineko urdinez uniformatutako neska batzuek autobus hori batetik banan-banan jaisten dihardute.Plaza rektangularra. Ipar aldeko etxe buruan harrizko lehoi eta banderaartean ageri den erlojua. Bi gizon mangera beltz batekin azaltzen dira. Mantalgrisez jantzitako haur batzuk korrika hurbiltzen zaizkie iturria irekitzendutenean... Ramon Saizarbitoria, 100 metro Hurrengo diapositiba: narratzaile aktorea
  • 10. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II• Narratzaile-aktorea (1. pertsonan). Gerta liteke istorio barruko kontalaria izatea ere. Fikzio edo kontaketako pertsonaietako bat (edo batzuk) d(ir)a orduan kontalari, eta 1. pertsonan emana dator gehienetan. Molde hau, gaur egun, asko erabiltzen da barne-bakarrizketak eta antzerakoak idazteko; baita testu autobiografikoetan-eta ere. Narratzaile aktorea da. (ikusi Zenbaitetan, 2. pertsonaren teknika ere erabiltzen da, beste norbait eskema) pertsonaia horri hitz egiten ari balitzaio bezalako sentsazioa emateko.Asteak egun asko ditu eta bakoitzak bere izena du. Nik ez dakizkit izen horiekdenak, baina badakit asko direla. Astelehena ikastolara joateko eguna da, eta geroegun asko daude eta azkenean ostirala dator.Ostirala da asteko egunik politena. Arratsaldean antzerkia egiten duguandereñoarekin eta oso ondo pasatzen dugu. (...)Ostiral gauetan ez dugu hain goiz joan behar izaten ohera eta denbora gehiagodaukagu jolas-teko edo liburuak ikusteko.Horrelako ostiral gau batean, aitak ohera eraman ninduen eta nik... Txiliku, Katixa eta Kroko Hurrengo diapositiba: 5. lekua
  • 11. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II 5. LekuaGertakariak non kokatzen diren esan nahi da;anbientazioa, alegia. Non hori izan daiteke: etxebarnekoa/kanpokoa, errealista/fantastikoa, objektiboa/subje (ikusi eskema)ktiboa... Ez dago esan beharrik non horretan deskribapenaktarte handia duela.Hona nola aurkezten digun Villamedianarako ailegaera:Neguko egun goibel batez heldu nintzen Villamedianara. Eguerdirako, lainoaerabat beheratua zegoen, eta aurreneko txukunketak egin eta leihotik begira jarrinintzenean, herria oihal xurixka eta izoztu batekin bildua iruditu zitzaidan.Bildua, bestalde, baldar samar, agerian utziz haren zenbait zati: teilatu batenkantoia hemen, zumarraren gailur biluzia han, elizaren kanpandorre borobilaerdirago. Errainu ilun, airean eskegita bezala, zati haiek lainoak berak baino hotzgehiago ematen zidaten. B. Atxaga, Obabakoak Hurrengo diapositiba: 6. denbora
  • 12. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II6. Denbora (ikusi eskema)Bereizketa batzuk egitea komeni da. Igorleak testua noizerreal batean sortzen du, jakina: orain, aurten, duela bosturte, XVII. mendean, etab. Noiz historiko hori narraziotikkanpoko errealitatea da, gu bizi garen errealitatea.Narrazioaren barrura so eginik, ordea, bestelako denborabatzuk ere aipatu eta bereizi behar izaten dira: Hurrengo diapositiba: denbora (bis)
  • 13. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II• Fikzioaren denbora: Fikzioko gertakizunak noiz gertatzen diren, noiztik noiz arte. Esate baterako, protagonistaren jaiotzatik heriotzara artekoa; (ikusi eskema) edo egun bakar batekoak, etab.• Narrazioaren denbora: narratzaileak noiz narratzen dituen; ekintza horiek iraganekoak, mementokoak ala etorkizunekoak diren harentzat. Denboraren tratamendu hori bi eratara ager daiteke: a) Denbora kronologikoa jarraituz: lehen, orain eta gero. Ekintzak nola gertatu, hala eman. Kontaketa lineala deritzo horri: hasiera/ekintzak/bukaera. b) Denboran saltoak eginez, polizia-eleberri eta filmetan hain erabilia den flashbacka-ren (atzera salto) teknikaz baliatuz.Esan gabe doa aditzak berak zer rol nabarmen duen narrazioetan.Neurri bereko garrantzia dute, denborazko aditzondoek ere. Hurrengo diapositiba: 7. Erritmoa
  • 14. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II7. Erritmoa (ikusi eskema)Fikzio-denbora laburra denean —egun batekogorabeherak, adibidez— modu hedakorrez edo saretuanjokatu behar izaten da: deskripzio asko, pertsonaien artekoelkarrizketa ugari, barne-bakarrizketa, pertsonaien jarrerenazalpenak, etab. Era horretara, erritmomotela, geldoa, hartzen du narrazioak.Fikzioaren denbora zabala bada, aldiz —bizitza osobat, esaterako—, gertaerak moda trinkoz kontatzera jotzenda, denbora luzeak motzean eman behar baitira: pasarte-elipsi asko, laburpenak, deskripzio gutxi, etab. Hurrengo diapositiba: 8. Pertsonaiak
  • 15. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II8. Pertsonaiak (ikusi eskema)Narrazio batean pertsonaia guztiek ez dute garrantzi-maila bera.Protagonismoaren arabera, pertsonaia nagusiak eta bigarren mailakoakizan ohi dira. Nagusien artean, protagonista(k) d(ir)a, alde batetik. Horren edo horien biran daude narrazioko gertakizun nagusiak. Antagonista(k) ere egon lite(z)ke. Istorioko ekintzek korapiloa sor dezaten, norbait agertu behar zaio protagonistari helburuetan aurka egiten: horixe da antagonista. Bigarren mailakoak laguntzaileak dira. Protagonistaren eta antagonistaren helburu kontrajarrietan bataren edo bestearen alde agertu ohi dira ekintzen matazan. Aipamen hutsekoak edo 3. mailakoak ere izan litezke , eleberrietan batik bat.Narrazioetako pertsonaiak gizakiak, animaliak, gauzaki magikoak, etab.izan daitezke. Hurrengo diapositiba: 9. Polifonia
  • 16. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II9. Narrazioetako polifonia (ikusi eskema)Narrazioan, abesbatza batean bezala, ahotsenuntziatzaile asko nahasten dira. Horien konbinazio etagurutzaketari deritzo polifonia. Aparteko garrantziahartzen du narrazio literarioetan. Hurrengo diapositiba: polifonia, adibidea
  • 17. TESTU MOTAK: NARRAZIOA IIEz zen oso goiz etxetik atera zenean. Nik ez dakit nola, baina haren autoarenparean, bigarren filan, beste auto bat zegoen aparkatuta. Sutan jarri zen.Badakizu, gainera, nolakoa den bera. Hasi zen, ba, bozina jotzen eta, halakobatean, hara non ateratzen den morroi bat taberna ba-tetik, biajanteaitxuraz, esanez ez zela hainbesterako, eta ea hainbeste zarata zergatik. Gure (ikusi eskema)mutilak orduan: «Ez baduzu berehala kentzen, ikusiko duzu!» (...)Lau ahots enuntziatzaile daude (lau pertsonaia) pasarte horretan: 1. Pasadizoa ahoz kontatzen ari den narratzailearena: nik, dakiT. 2. Pasadizoa entzuten dagoenarena, hartzailearena: badakiZU. 3. «Ez baduzu berehala kentzen...» dioena ez da narratzailea, pasadizoko protagonista baizik. 4. Biajantearen ahotsa ere, narratzailearen bidez entzuten duguna, tartekatzen da: «ez zela hainbesterako eta ea hainbeste zarata zergatik». Hurrengo diapositiba: 10. diskurtso- moduak
  • 18. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II10. Diskurtso moduak (ikusi eskema)Aurreko adibidean ikus daitekeen bezala, narratzailea da narraziokoahots horiek antolatzen dituena, eta bere ikuspuntutik egiten du eginere. Elkarrizketaren edo bakarrizketaren bidez, eta narrazioaren edodeskripzioaren harian tartekatuz, hiru modutara joka daitekepertsonaien ahots horiek kontaketan txertatzeko:- Estilo zuzena:Narratzaileak protagonistaren edo edozein pertsonaiaren hitzak berehartan, ezer aldatu gabe, zuzen-zuzenean jasotzen dituena.«Ez baduzu berehala kentzen, ikusiko duzu!»Modu horretan idatzitako testuetan gidoia edo/eta komatxoak betierabiltzen dira.Estilo horretakoak dira hauek ere:— Paketea utzi eta alde egin ezak hemendik, —esan zion— kaskarreko bathartu nahi ez baduk.— Niri inork ez dit aginduko ezertan neure etxean. Hurrengo diapositiba: diskurtsoak (bis)
  • 19. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II (ikusi eskema)- Zehar-estiloa:Pertsonaiek esandakoa zeharka kontatzen du narratzaileak, bere erara.Aditza 3. pertsonan doa eta, denborari dagokionez, lotura zehatza izanbehar dute aditz nagusiak(esan, erantzun, gaineratu, galdetu, itaundu... motakoa) eta txertatuak(-(e)la, -(e)n, -t(z)eko... eta gisako menderagailuekin). [Morroia atera zen] esanez ez zela hainbesterako eta ea hainbeste zarata zergatik. Paketea utzi eta handik alde egiteko esan zion, kaskarreko bat hartu nahi ez bazuen. Esan zuen berari inork ez ziola aginduko ezertan bere etxean. Hurrengo diapositiba: diskurtsoak (3)
  • 20. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II (ikusi eskema)- Zehar-estilo librea:Asko ugaldu da azken hamarkadetan. Beste bien arteko modua da.Norbaitek esandakoa zehar-estiloan bezala ematen da, baina aditznagusirik gabe {esan, entzun, etab. gabe), menderagailurik gabe etakomatxo edo/eta gidoirik gabe. Azkenean erabaki bat hartu zuen, ez-entzunarena egin, paketea bertan utzi eta alde egingo zuen kaskarrekoa ez hartzearren. Beraren etxean, erredios, ez zion inork ezertan aginduko. / Berari, erredios, ez zion esango zer egin behar zuen. Hurrengo diapositiba: 11. sinesgarritasuna
  • 21. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II11. Sinesgarritasuna (egiantzekotasuna) (ikusi eskema)Narrazio literario bat sinesgarria izatea esan nahi du. Ezda, ordea, errealitatean erabiltzen den sinesgarritasunarenkontzeptu bera. Errealitatean ezinezkoa da txoriak hizketanentzutea edo gizaki bat hegan ikustea edo Anbotoko Maribereak eta bi egiten sumatzea; fabulazio literarioarenbarruan, alabaina, horrelakoak sinesgarri egin behardira, bestela ez dago-eta joko literariorik, simulazioegokirik, ipuinik.Hala ere, edozein ipuin edo eleberri ezin daiteke edonon koka.Amsterdamen edo Argentinan narrazio bat sinesgarria gertabalekigu ere, agian ez genuke sinetsiko Euskal Herriko herritxiki batean kokatuta. Hurrengo diapositiba: 11. Sinesgarritasuna (bis)
  • 22. TESTU MOTAK: NARRAZIOA IIHorregatik, istorioa kokatzen den tokia (ez da berdin hiribatean ala baserri batean kokatzea, edo Suedian ala Euskal (ikusi eskema)Herrian); garaia (duela mende batzuetako istorioakontatzen bada, ez da bidezkoa autorik, telebistarik...jartzea); pertsonaiak (alegia, Bagdaden kokatutako istorioaeta pertsonaiak hangotarrak badira, ezingo dituguJim, Jacques edo Peru izenez izendatu. Pertsonaia ezikasibat ezingo dugu, ezta ere, modu kultuz hitz egiten jarri; edohilik dagoen pertsonaia bat mirakulutsuki berpiztu, etaberriro ekintzan agerrarazi); eta antzekoak oso kontuzneurtu beharreko baldintzak dira egiantza edosinesgarritasuna eman nahi baldin badiogu narrazio horri. Hurrengo diapositiba: bukaera
  • 23. amaiera